NORTZUK GARA

‘Betiko esnekiak ekoizten ditugu, etxekoak, modu tradizionalenean, kontserbanterik eta gehigarririk gabeko produktu naturalak dira’.

PIRINEKIren historia hobeki ulertzeko 1988. urtera joan behar da.

Urte hartan lehen esnetarako behiak ellegatu ziren Buruzena etxera. Amitxik eta aitak buru-belarri ekin zioten esnearen sektoreari. 2013an Koldo semeak eta, 2019an Aitor, bertze semeak, bide honeri eusten diogu.

2020ko urrian, gure behien esnearekin esnekiak ekoizten hasi ginen: esnea, jorgurta, gasna frexkoa eta gasna guria. Dena PIRINEKI izenpean.

Artisau-ekoizpenean oinarritu gara eta osasun neurri guztiak zorrotz betetzen ditugu. Honela, kalitate handiko esneki seguruak ekoizten ditugu.

Beirazko ontzietan zerbitzatzen ditugu gure esnekiak, berriz erabili daitezkeen ontzietan.

Gure esnekiak pasteurizatutako esnearekin eginak dira. Hitz xumeak erabiliz, esne egosiarekin. Prozesu horretarako, gasifikazione kaldera dugu. Esnea berotzeko gure mendietako egurra erretzen dugu eta, modu honetan, bertako errekurtso berriztagarri eta natural bat baliatzen dugu. Hitz batean, gure planetarekin errespetuz lan egiten dugu.

GURE INGURUA

Nafarroako Pirinioetan gaude, Auñamendi eskualdean, Ortzanzurieta eta Adi mendien artean, Aurizberri herrian hain zuzen ere. Gure estrabilla Errozabal lautada historikoan dago, Ixtileta parajean. Pentzez, sagoiz eta larrez inguratutako tokia da. Gure behiak berdegune hauetan tripa bete eta lasai ederrean egoten baitira bizitza gehiena. Horrela, belar frexkoena jaten dute Pirinioetako haize frexkoa arnasten duten bitartean.

Frisona edo Holstein arrazako 50 behik eskaintzen digute esnea egunero. Jaten duten bazka gehiena guk prestatutakoa da. Udaberri hondarrean belarra biltzen dugu eta uda bukaera aldera, artoa. Modu hortan, anitzez ere hobeki kontrola dezakegu nolakoa den gure behien esnea.

Hiru txakur lankide ditugu: Xagu, Alai eta Adi. Anitz laguntzen digute behiak biltzen eta gu, bertze lanetan gaudelaik, behiak zaintzen dituzte.

Katu batzuk ere bizi dira gure estrabillan. Hauen lana izaten da lau hankako gasnazaleak (xaguak) sartzen ez uztea.

Pirinioetako laborari familia bat gara. Ardura nagusia aitaren eta bi semeen esku bada ere, edozein etxetan bezala, familia osoak laguntzen du.

JASANGARRITASUNA

Pirinekin, jasangarritasunaren eta ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzen dugu. Hasieratik praktika eko-lagunkoiak egin ditugu gure instalazioetan. Material jasangarriak erabiltzen ditugu gure ekoizpen- eta bilgarri-prozesuetan, material birziklatuz egindako poltsen alde eginez. Gainera, eguzki-plakak ezarri ditugu gure instalazioetan energia berriztagarrien iturriak aprobetxatzeko. Gure behiak Pirinioetako belardi berdeetan bazkatzen dira, eta horrela kalitatezko esne ekoizpena bermatzen da, naturarekin harmonian.

PRODUKTUAK

Momentu honetan, lau esnekitan transformatzen dugu gure esnea: esne pasteurizatua, gasna frexkoa, gasna guria eta jogurta. Elaborazio prozesuaren zati handi bat eskuz egiten dugu eta, horrela, gure mimoa eta maitasuna transmititzen dugu produktu bakoitzean.

Gainera, gure esnekiek ez dute ez kontserbanterik ez gehigarririk. Erran dezakegu, Pirineki esnekiak, garai batean etxeetan egiten ziren esnekien bide berdina segitzen dutela: maitasunez, tradizioz eta naturaltasunez eginak direla.

ESNE PASTEURIZATUA

Esne jetzi berria pasteurizatzen dugu eta, ondotik, hoztu. Bertze hitz batzuetan errana, jetzi berri den esnea egosi egiten da eta gero hoztu. Ez zaio ja ere botatzen, ezta kendu ere. Benetako esnea da, betikoa, horixka, lehen etxe guzietan zegoena. Zapore gozoa eta intentsoa. Gorputza duen esnea.

Irakurri gehiago

JOGURT NATURALA

Jetzi berri den esnea pasteurizatzen da eta hartzigarria botatzen zaio. Ongi nahastu eta gero, ontziratu egiten da. Ondotik, tenperatura jakin batean uzten da denbora batez fermentuak bere lana egin dezan. Bukatzeko, hoztu egiten da eta prest dago kontsumitzeko. Esne zaporea du eta testura krematsua.

Irakurri gehiago

GASNA FREXKOA

Gasna frexkoa egiteko, lehenik esnea pasteurizatzen dugu. Prozesu honetan kaltzio-kateak ahuldu direnez, kloruro kaltziko pixkirrin bat gehitzen zaio. Ondotik, gatzagia ematen zaio esneari. Denbora tarte bat pasatuta, kollatua (gaztanbera, mamia) mozten da pikorrak taimaina egokian utzi arte.

Irakurri gehiago

GASNA GURIA

Gasna guriaren prozesua pixka bat luzea da. Lehenik eta behin esnea pasteurizatzen dugu. Berotzean kaltzio-kateak ahuldu direnez, Kloruro kaltziko pixkirrin bat gehitzen zaio. Gero, hartzigarria gehitzen zaio. Ondotik, gatzagia ematen zaio esneari. Denbora tarte bat pasatuta, kollatua mozten da pikorrak taimaina egokian utzi arte.

Irakurri gehiago

NON EROSI

  • AURIZBERRI
    Buruzena esnekitegia
  • AURITZ
    Dendaberri
  • ARIBE
    Carrefour Express
  • JAURRIETA
    Adot harategia
  • OTSAGABIA
    Erletxo
    Coviran Otsagi
  • ISABA
    Etxezar
    Jarra harategia
  • ZIZUR, BARAÑAIN
    Frutas de la huerta
  • ERRONKARI
    Autoservicio Roncal
  • BURGI
    La tienda de Sandra
  • URROZ
    A mano
  • AGOITZ
    Elke nutrizioa
  • UHARTE
    Hedera belar-denda
  • MENDILLORRI
    Frutas la huerta
    Arlaban harategia
  • ANTSOAIN
    Frutería Segura
  • ERROTXAPEA
    Sergio harategia
  • TXANTREA
    Biotza belar-denda
  • SARRIGUREN
    Edurne frutak
    Huici frutak
  • ITURRAMA
    L´Atelier gasnak
  • ATARRABIA
    Marber harategia
    Ana belar-denda
  • BURLATA
    Josetxo harategia
  • IRUÑEKO ALDE ZAHARRA
    Gur Gur delicias de la Estafeta
  • IRUNBERRI
    Udaco denda

 

NON DASTATU

Toki hauetan dastatu ditzakezue gure produktuak. Hostalari hauek erabiltzen baitituzte PIRINEKI ESNEKIAK bere plater goxoak kozinatzeko